Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Archivo: Diciembre 2007

negu mikatz

lagrimaymar 20/12/2007 @ 22:56

Ibaiak gora egiten du beti .

Gailurrak zuritzen dira. 

Nekatzen zara.

Esku hotzak ditut.

Neguak bufanda izoztu bat bailitzan ito nau orain arte.

Hostoak galtzen dituzu eta oroimenak zurekin jolasten du.

Eskua ematen didazu gabonetako argien artean ez galtzeko.

Elkarrekin ihes egiten dugu,  itzal zehaztugabeak gara soilik.

Iluntasunean murgilduta pozik nago.

Gaztain erre usaia urrunean.

Kotxeak eta kea bigarren plano malenkoniatsuan.

 Amets gozoa urrunean badago ere, inoiz baino biziago marraztuta ikusten duzu.

 Helburua finkatzen dut buruan.

 Lortu arte ez naiz geldituko.

Zu nirekin egongo zara hurrengo neguan.

Ibaiak gora egingo duenean eskua emango didazu.

Beldurrak uxatuko ditugu.

Sendoak izango gara.

Nire eskuak ez dira hotz mantenduko. 

Denak zentzua izango du.

Ulertuko nauzu.