Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Hondartzan

lagrimaymar @ 15:23

flor

Gezalaren usai sarkorra biriketaraino sartu zait. Kaio eta olatuen soinuak lasaitu egiten nau. Itsas brisak emeki laztantzen dit aurpegia. Eguzkia ortzean galtzen da laranja kolore itzaliarekin. Hodei gris lodiak gure ingurura astiro heltzen ari dira.
Oinuitsik dabil hondar belztuaren gainean, olatuekin harrapaketan jolasten. Haurren zoriontasun xalo berezi hori bere aupergi irribarretsuan marraztuta. Hainbeste gauza dibertigarri nonhai...Hortzak, zuri eta txikiak. Bere bainujantzi koloretsua hareak zikintzen du. Ez da ohartu ere egiten, axolagabetasun gozoa. Poza kutsatzen dit. Barre bihurria nireganaino hedatu da. Azal fina eguzkiak txigortuta, izarrik gabeko gaua bezain ilunak dira bere begi handi horiek. Argazki bat atera diot kamera berriarekin. Ondoren niregana hubildu da korrika:
-¡Ama, goazen bainatzera!
-Baina Ihintza...ez dut gogo handirik.
-Benga ama, mesedez, mesedez, mesedez...
-Beno, bale, baina ez denbora luzez.

Uretara goaz, eskutik helduta. Hasieran hotza dago baina pixkanaka ohituratu gara. Elkarrekin jolastu eta hitz egiten dugu. Uretan murgitzen zen, txiribueltak ematen zituen, asko mugitzen zen, etengabe. Igeri egiten ikasten zegoen. Edozertarako interes handia jartzen zuen, arreta osoa. Eta nahiz eta hasieran gaizki egin, ez zuen pazientzia galtzen eta berriz saiatzen zen. Itsasotik atera eta lehortzera joan ginen. Ni hotzez nengoen, bera ez. Beste bi ume topatu eta berehala hasi zen haiekin jolasten.
Poliki están nintzen. Zeru hodeitsurantz begirada jaso eta so egin nion, hare hezea nire eskutartean sentitzen nuen bitartean. Ia konturatu gabe, betazalak itxi zitzaizkidan, neke neke eginda negoen. Soinuak, koloreak, dena itzaltzen hasi zen.
Bat-batean begiak ireki nituen. ¡Lo zerraldo geratu nintzen!
¿ Eta Ihintza txikia?¿Nire alaba?Ez zegoen itsas hertzean, ez nire alboan. Bihotz taupada azkarrak sentitu nituen bularraldean. Hondartza ingurua mihatu nuen. Ez nuen aurkitzen. Bakarrik nengoen. Ohiukatzeko gogo geldiezina. Alaba galduta. Izerdi hotzak nire masaila zeharkatzen zuen, begiak gorritzen hasi zitzaizkidan. Izoztuta, ikaratuta nengoen, ezusteko berria onartu ezinik.
-¡Ihintza, Ihintza!¿ Norabitek ikusi du arropa kolore biziz jantzitako neska beltzaran txiki bat?-Mugikorra nire poltsatik hartzen saiatzean, esku dardartietatik erori zitzaidan. Bere argazkia behar nuen. Dardarak kontrolatzen ahalegindu nintzen. Argazkia jendeari erakusten nion. Jendeak laguntza eskaintzen zuen, errukitu egiten zen...Eta ez zitzaidan eskerrak emateko ahotsik ateratzen. Guztiz paralizatuta nengoen. Beldurrak airea astuntzen zuen.
Inork ez zekien ezer eta hondartza begiralearengana joan nintzen. Ia hitz egin ezinik, malkoen gatza ezpainetan sentituz. Munduko amarik okerrena nintzen. Ze ama mota gelditzen da lotan bere alaba itsaso hondoan dagoelarik? Baina gau hartan lan egin behar izan nuen eta haurrak hondartzara joatea eskatu zidan. Ezin nion ezetz esan, gogo handiak zitzuen. Hain ongi pasatzen zuen umeak itsasoan...Eta zer egingo luke Ihintzak ni gabe? Non zegoen?Nork eraman zuen?Nola egongo zen? Munduan gehien maitatzen nuena ezin zen supituki desagertu, hura ez zen erreala, ametzgaizto batean nengoen. Hotzikarak gorputzan zehar. Berarekin igarotako momentuak nire gogoan inoiz baino biziago. Bere jaioteguna,kontatzen nizkion ipuinak, urtebetetzeak, jolasak, eskola, marrazkiak, lagunak, gustatzen zitzaizkion pailazoak... elkarrekin iragandako bost urteak arrapaladan.
Bera gabe gelditu nintzen une beretik zulo txuri izugarria nire gainean, gero eta hurbilago, handiago. Eta sastada mingarri horiek...Ahoan zapore mikatz lehorra.
Ihintza bilatzen emango nintzateke bizitza osoa. Ez nuen neure burua sekula barkatuko. Ifernuan erori nintzen. Lasaitzeko esaten nion neure buruari, ez zitzaiola ezer gertatu.
“Ongi egongo da. Ez da ito. Ez dute eraman. Ez da hurrun ibiliko. Lasaitu zaitez, lasaitu zaitez. Ausardia erakutsi, ez jokatu haurra izango bazina bezala.”.
Bozgorailutik gizonezko ahots lasaigarria entzun zen orduan:
- Ihintza izeneko neskatikoa aurkitu dugu.

Sekulako abiadan joan nintzen soroslearengana. Ihintzak negar egiten ikusi ninduen. Bere aupegia ez zegoen lehen bezain alai. Niregatik kezkatuta zegoela zirudien. Besarkatu eta belarrira xuxurlatu nion:
-Ez zaitez nigandik hurrundu. Inoiz ez.
-Ez, sekulan,barkatu ama baino lotan zeundenez... Lasai ama, ez da ezer gertatzen.
Ez zuen gertatutakoa ongi ulertzen. Ez zekien nire larrialdiaren zergatia. Sorosleak hondartza inguruko izozki denda baten inguruan aurkitu zuela esan zuen eta eskerrak eman nizkion. Eskutik heldu ninduen eta gure eskuohialak zeunden tokira abiatu ginen. Bere ahots altuaren hizketaldi goxoan galdu nintzen, lasaiturik.

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>