Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Azken pausoa

lagrimaymar @ 21:38

Zergati konkretu bat izan barik urduritu eta begiak  guztiz zabaldu zituen. Iluntasunak biltzen zuen logela isila , forma bitxiko itzal misteriotsuak ikusi zitzakeen soilik.  Aspaldian gordetako sekretuek airea astuntzen zuten. Bere beldur goibel eta egun zoriontsuen nahasketa gazi gozoa.

 Soinu ahulak atearen bestaldean. Hotzikara eta izerdia bere kopetan zehar. Hotsak hor jarraitzen zuen. Maindirearenpean babesa bilatzen saiatu zen, arrotza zen edozer gauza ekiditzeko nahiean. Belarrietan jarri zituen eskuak, baina hala ere, zarata hor zirauen. Ausardia ahal bezala harrapatu eta gutxinaka ate beltzerantz joan zen, bere pijama marrazkidunarekin gotorleku desiragarria utziz. Oin txiki biluzi beroak lur hotzean.

 Heldu egin zen.  Betiereko deliberamendua, azken duda. Bihotz taupadak lasterka.  Erabaki hark bere bizitzaren ardatza aldatuko zuenaren sen ulertezina. Kuriositate zirraragarriaren ziztada.  Aurrera egiteko kemena.

 Gutxinaka ireki, mundu berri bat topatu eta soineko txuri luzearekin ezazagunaren fondoan murgildu zen.a

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>